
Nire ohiko irakurleak galdetzen egongo dira, momentu hontan, ea zergaitik ari naizen euskeraz idazten, gaztelerazkoa baita blog hau. Arrazoia txit erreibindikatiboa da: Potter-en azkena simultaneoki argitalaratu da 3 hizkuntza ko-ofizialetan: española, galegoa eta katalana. Eta euskera? Non laga dute euskerazko itzulpena? zein da euskerazkorik ez egotearen arrazoia? egia esan behar badut, haserretu egin naiz irratiz entzun dudanean. Gainera Lizarran imprimatutakoak dira liburuok!
Ez dakit interes falta, subentzio falta, irakurle falta ala euskal-konfliktoa izan den hau eragin duena; dirua, agian. Baina ez da zilegi. Estatuko hizkuntz ofizial guztiek dute beraien bertsioa gure hizkuntz zahar eta maitagarriak ezik?
Nire euskerazko lehen sarrera Euskarari eskeini nahi diot. Urte askotako, euskaldunon hizkuntz eta hazi maite hori!
No hay comentarios:
Publicar un comentario