jueves, 26 de febrero de 2009

Agurra.

Nire amamak enituen ezagutu. Ni jaio orduko denbora asko zeramaten hilda. Ez ditudala inoiz falta izan esango banu, ez nintzateke zintzotasunez ariko. Zenbait bider nahi izan dut haiek ezagutzea, eta beraiekin berba egitea. Ederrak ziren, eztiak ziren, hori da beti beraiei buruz esan didatena. Maiteak ziren. Eta itaundu diot nire buruari ea nitaz arro egongo liratekeen ezagutu izan bagina.
Eta beti pentsatu izan dut, inoiz alaba bat izan ezkero, Miren Sorkunde izenduko dudala, beraien izenak elkarturik.

Bai, nire amamak faltan euki ditut, baina amama bat eukitearen faltarik inoiz eztut somatu. Pentsatu daiteke, nik pentsatu izan dut, ezagutzen ez denaren faltarik ez dela sentitzen. Nire arrotasunean hori sinesten nuen. Eta egia oso bestelakoa zen!

Amama baten falta sumatu ez badut, ez da horrelakorik ezagutu ez dudalako, ez; izan dudalako baizik.
Izeko Mari Paz, nire amaren amaren aizta, nire amamaren aizta, bera izan da nire amama bizi osoan.
Berak jagoten ninduen amak ezin zuenean. Berak sukaltzen zizkidan gustoko nituen gauzak, bete etxean geratzen nintzenean, oso jatun txarra bainintzen. Bere etxean jolasten nuen, bere seme alabekin. Ta bere ilobekin. Ta berarekin.

Gaur izeko hil da. Eztia zen. Maitea zen.