Akaso euskalduntasuna benetaz sentitzeko maleta egin eta gure herri maitetik aldendu behar dugu euskaldunok? Niri sarritan hala gertatu zait; etxetik at egonik, norbait Euskeraz mintzatzen entzuteak halako poztasun bat sortzen du. Agian herriminak gure Euskal Herria zenbat maite dugun suspertzen du gure senean. Hemen, ameriketan nagoela, euskalduntasuna azalean daramat, eta euskaldunak nor garen, zer garen zabaltzeko grina badut.
Eta hala ibiltzen naiz, gure berezitasunak entzun nahi duenari erakusten edo, behintzat, saiatzen. Hemengoak erdi euskaldundu ditut orduko. Eta euskalduntasuna zabaltzen saiatzen den bakarra ez naizen froga eta hemengoak euskalduntzen ari naizen froga da beraiek, amerikarrek, eraman nindutela Reno-ko Euskal Jaira.
Reno-ko Basque Festival ez da berria bederen. Aurtengoa 60. Izanik. NABO -North American Basque Organizations- da jai honen arduraduna, eta Reno-ko unibertsitateko Euskal Ikaskuntza zentroak eta beste hainbat Amerikar-Euskal taldek parte hartzen dute.
Reno-n uztailean, lagunok, kristoren beroa egiten du. 36º tik gora egunero, haize siku beroa... igerilekuak, errekak eta, bai, kasinoak dira eguzki gogorretik ihes egiteko lekuak. Baina kasinoei buruz hitzegingo dut beste batean.
Uste nuena baino txikiagoa eta amerikartuagoa iruditu zitzaidan jaia, baina horrek ez du bere inportantzia gutxiagotzen, ez.
Etzazuela uste Wingfield park utsik zegoela, lagunok. Gu hara heldu ginenean, goizetik, bazegoen berreundik gora pertsona dantza taldeen erakusketa dastatzen. Haien artean Euskal Herrian jaiotako euskaldunak -gutxiengoak-, bai, eta bere semeak, ilobak... amerikarrak eta euskaldunak nahasirik, ni ere amerikarrekin nahasirik nengoen moduan. Ingelera gehien entzuten zen hizkuntza izanik, gure Euskera ere edonon zegoen, bizirik. Bilboko Gran Via-n hainbeste entzuko balitz...
Ageri zen Euskal Jaiak direla, ez bakarrik euskaldunak nor garen, zer garen aitortzeko, baina lagunekin elkartzeko eta farra ederra egiteko.Hango gehineak aspaldiko lagunak ziren; eskua eman, estu, irrifarraz, aintzinako moduan. Eta “Zermoduz”en ostean, hango txoznetara, garagardo eta ardo amerikarrak edaten, edo, bai jauna, kalimotxoa gazteenentzako. Edanez bakarrik bizi ez garenez, jatekorik ere bazegoen: patata tortilla, solomoa piperrakin, txoixua... ameriketan eginak eta amerikar gustura eraldatuak. Baina hori ez da txarra, ez, naturala baizik. Hala eta guztiz ere, nik etxekoak nahiago.
Lauburuak eta liburuak ere salgai, egurrezko etxe tresnekin eta, ezin amerikarrago, “Bumper sticker”-ak eta “License plate holder”-ak euskalduntasun mezuekin. Eta merke, gainera.
Ederto egon ginen han, parkean, zugaitz baten gerizpean, edanez eta janez, gure ohiturak disfrutatzen eta ezagutzen ez dituenari erakusten. Ikustekoak ziren nire taldekoen arpegiak harrijasotzailea 105kg borobila gora ta bera edo bere lepoari bueltaka ziarduela. Edo haizkolariak, danba danba, zegoen beroarekin egurra egurtzen. Humeak harrituta, eta haien nagusiak harrituago.
Baina niri gehien gustatu zitzaizkidan momentuak gizon bera dute protagonista: Jose Inazio Ansorena. Iruditu zitzaidan, dantza erakustaldia ikusten ari nintzena, nolabait tristea zela txistulari falta. Txistulari ohia naiz izatez eta instrumentu horren faltak jotzeko grina piztu zidan berriz ere. Handik eta ordu pare batera hara non agertzen den, eszenatokian, nire ustez bizi den txistularirik onena. Eta erakusketa ederra egin zuen gainera, erdi inprobisaturik, bere maisutasuna erakutsiz. Ai Ansorena, hi haiz hi txistularia. Hain ona, txistua ordurarte entzuna etzuten nire adiskideek ere sentitu zutela. Ona.
Baina Ansorena jauna euskaldunen gehiengoak beste izen batez ezagutzen du: Mirri. Bai, han ziren nire ume egunetako -eta beste hainbak Euskaldunena ere bai- pailazo hirukotea: Txirri, Mirri ta Txiribiton. Jaunok, urteak joanik ere abestiak buruan nituen, eta abestuz bihotzera eraman nituen; txalokatu nuen, barrez egin, garraxi...
Benetan sentitu nituen, biak, nire euskalduntasuna eta nire barneko haurra, azalean, poztasuna ta bizitasuna sentitzen.

1 comentario:
Aizu, noiztik dago hau idatzita? Zin egiten dut egunero bisitatzen dudala zure blog-a eta gaur arte ez dut ikusi... Uztailak 31? Benetan?
Ados nago zurekin, etxetik urrun egotean konturatzen gara zenbat maite egiten dugun etxea. Ederra izan behar da etxetik hain urrun izanda Euskal Festara joatea, haren berezitasunak izanik ere, funtsean gauza bera da :)
Hasieran gaztelaniaz idatzi egin dut, koldarra bainaiz, baina azkenean erabaki dut merezi zuela saiatzen, perfektua ez izan ere.
Musu bat.
Publicar un comentario